Jarduera fisikoa egiteko gonbidapena

Guaixe 2023ko ira. 27a, 10:29

Aitor Larraza Carrera, Amaia Erramuzpe Aliaga, Sara Salazar Romo, Daniel Echavarri Manjon, Alodia Alvaro Igoa eta Amaia Gerrikagoitia Uriarte.

Horretan laguntzen du Sakanako Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzuak.

Sedentarismoari eta obesitateari aurre egiteko, eta biztanleria aktiboa lortzeko helburuz, zenbait diziplinetako ibarreko hainbat erakundek bat egin dute. Elkarlan horren fruitu dira helburua lortzeko egiten diren lau jarduera: kirol orientatzailearekin egiten diren kontsultak, jarduera fisikoko saio gidatuak, hausturak ekiditeko klasea eta menpekotasuna dutenen eta haien zaintzaileei zuzendutako jarduera fisikoa. Sustatzaileek sakandarrak Sakanako Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzua erabiltzera gonbidatu dituzte. Hari buruz mediku kontsultan galdetu daiteke. 

 

Elkarrizketa eta informazio gehiago irailaren 29ko Guaixe Astekarian.