Automobilismoa

Askargortak eta Galarzak Nafarroako Asfaltoko Rally Txapelketa helburu

Guaixe 2023ko urr. 3a, 10:00
Iker Askargorta eta Iñigo Galarza. UTZITAKOA

Nafarroako Asfaltoko Rally Txapelketan hirugarren postuan daude

Irailaren 23an XIII. Fitero Rallyea jokatu zen, maila handiko proba. 39 taldek parte hartu zuten eta horietatik 21ek lortu zuten proba despeditzea, sei eremu gogor gaindituta. Xabier Lujua eta Jesus Estrada (Hyundai i20 R5) gailendu ziren (33:58.100). Sakana Motorsporteko Iker Askargorta eta Iñigo Galarza (Opel Astra) hamabigarren sailkatu ziren (40:06.300). "Pozik daude proba bukatzea lortu zutelako eta Nafarroako Rally Txapelketarako puntuak lortu dituztelako" azaldu du Sakana Motorsporteko Iranzu Razkinek. 

Nafarroako Asfaltoko Rally Txapelketan Iker Askargorta pilotuen hirugarren postura igo da eta Iñigo Galarza kopilotuen sailkapenean hirugarren da. Hurrengo proba urriaren 14an dute, Esteribarko Rallysprinta.