Futbola

Erregionala: Lagun Artearen garaipen garrantzitsua Zelai Berrin

Guaixe 2023ko urr. 3a, 11:10

Etxarri Aranatzek atseden jardunaldia zuen

Erregional mailan hirugarren jardunaldia jokatu zen, eta Lagun Arteak garaipenaren xenda berreskuratu zuen etxean jokatutako partidan Liceo Monjardini 2 eta 1 irabazita. Partida hasi eta berehala, bigarren minutuan, Liceo Monjardin aurreratu zen, baina Lagun Arteak ez zuen etsi eta partidari buelta ematen saiatu zen. Bigarren zatiko 58. minutuan Iker Anduezak berdinketako gola sartu zuen, eta partida berdinketarekin despedituko zela zirudienean, azken minutuan Yonatan Davilak garaipenaren gola sartu zuen. 

Etxarri Aranatzek, bestalde, atseden jardunaldia zuen.

Mutilvera C da Erregional mailako liderra (9 puntu) eta Lagun Artea hirugarren postura igo da (6 puntu). Etxarri Aranatz seigarren postuan dago (4 puntu). Asteburuan ez da ligako partidarik jokatuko, Kopako partidak jokatuko direlako. Etxarri Aranatzek atseden jardunaldia du.