Mank-en Ur Zerbitzuaren jakinarazpenak jaso nahi?

Guaixe 2023ko urr. 12a, 11:11
Sakanako Mankomunitatearen ibilgailu bat egoitzaren aurrean aparkatuta. ARTXIBOA

Whatsapp bidezko komunikazio bidea zabaldu du.

Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuan Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutia daude. Ur Zerbitzuak jakinarazi duenez, sakandarrei jakinarazpenak bidaltzeko Whatsapp aplikazioa erabiliko du aurrerantzean. Ur Zerbitzuko berriak eta gaztiguak (oharra, irakurketen datak, ordainagiriak noiz pasako diren eta beste) jaso nahi dutenek bere telefono kontaktuaren berri Whatsapp bidez 663 399 732 telefonora bidali beharko du. Mezuan “alta” hitzarekin batera herriaren izena jarri beharko da.