Soldaketa, mekanizazio eta karga altxaketa ikastaroa

Guaixe 2023ko urr. 9a, 11:48

Langilea soldeatzen. ARTXIBOA

Langabetuendako ikastaroa da, doakoa, eta 316 orduko prestakuntza eskainiko duena. Azaroaren 3an hasi eta otsailaren 23an despedituko da. Altsasun izanen da, astegunetan, 09:15etik 14:30era. Bukaeran hiru hilabeteko ordaindutako ordezko kontratua izanen da lanbide horretan.

Langabezian dauden sakandarrek soldaketa, mekanizazio eta karga altxaketan trebatu eta 316 orduko prestakuntza bukatu ondoren, hiru hilabeteko ordaindutako ordezko kontratua. Horixe da Agefor Formacion SL enpresak egin duen Dual prestakuntza eskaintza. Hau da, izena ematen dutenek teoria trebakuntza hezkuntza zentroan jasoko dute eta praktika prestakuntza lantegian eginen dute. 

Ikasketa programan jaso denez, ikasleek soldaketan trebatzeko 120 ordu izanen dute. Mekanizazio makina erremintaren martxa ezagutzeko 90 ordu. Beste 16 ordu kalibrazioa, metrologia eta instrumentazioa industria prozesuan ikasgaiak hartuko ditu. Zamak eramateko bi ikasgai izanen dira. Batetik, orga jasotzaile gidaketa, 20 ordu, eta, bestetik, zubi garabi eragiketak, beste 20 ordu. 

Ikastaroa doakoa da, eta langabetuek laguntza bekak eskatzeko aukera izanen dute. Trebakuntza eskaintza hori Nafarroako eta Espainiako gobernuen laguntzarekin antolatu da.