Areto futbola

Aralar Mendik eta Ibararte-Xotak asteburuan hasiko dute denboraldia

Guaixe 2023ko urr. 6a, 09:25

Bi taldeek etxean ekingo diote Areto Futboleko Hirugarren Mailari

Areto futbola ere martxan da. Hirugarren Mailako 2023/2024 denboraldia asteburuan hasiko da. Bi talde sakandar lehiatuko dira bertan: Uharte Arakilgo Aralar Mendi, eta Ibararte-Xota, Zubiri eta Irurtzungo taldeen batuketa.  

Ibararte Xotak gaur, urriaren 6an, ostirala, 20:30ean Burlata Futbol Eskola hartuko du Zubirin. Aldiz, Aralar Mendik Universidad de Navarra espero du urriaren 7an, larunbata, 19:00etan Larrebieta kiroldegian.