SOS Nafarroak desagertutako pertsona baten berri ematen zuen deia jaso zuen ostiralean, 19:19an. Jakinarazi zutenez, 71 urteko gizonezkoa bizikleta elektrikoarekin Lizarragako portu inguruan ibiltzera abiatu zen goizean. Baina bueltatu ez zela eta desagertuta esan zuten ingurukoek. Nafarroako Gobernuak Lizarrako suhiltzaileen parkeko suhiltzailea eta Erreskate Teknikoko Taldea, Lizarraldeko basozainak eta Foruzaingoa bidali zituen gizonezkoaren bila. Dulantz mendiaren ondoko pista baten ondoan opatu zuten foruzainek 21:50ean. Badaezpada gizonezkoa Lizarrako ospitalera eraman zuten, bere osasun egoera azter zezaten.
Bestalde, ostiral goizean bertan, Altsasuko parkeko suhiltzaileak herriko Pilotaleku zeharbidera joan behar izan zuten. Bajera batzuetako teilatuan sutea piztu zen eta hura itzali behar izan zuten.