Automobilismoa

Mazkiaran eta Berastegi, Ezkaraiko podiumaren gorenean

Guaixe 2023ko urr. 9a, 12:55
Mikel Mazkiaran eta Josu Etxeberria, Ezkaraiko podiumean. @GOOORKS

Ezkaraiko Igoeran car-kros modalitatean txapeldun eta hirugarren izan ziren

Urriaren 1ean Ezkaraiko Igoera jokatu zen eta sakandarrak bikain aritu ziren. Sakana Motorsport eskuderiako Mikel Mazkiaran altsasuarra sailkapen orokorrean edo scratchean seigarren izan zen, car-kros modalitatean txapeldun (3:20.837), eta Josu Berastegi urdiaindarra sailkapen orokorrean zortzigarren eta car-krosean hirugarren (3:28.894).