Lanen proiektua eman du udalak

Guaixe 2023ko urr. 19a, 11:11
Emakumezkoa Etxarrengo elizarantz joaten. ARTXIBOA

Sareak eta zoladura berritu behar dira.

Arakilgo Udalak Etxarrenen sareak berritzeko eta zolatzeko proiektua idatzi eta obra zuzentzeko ardura Eunate, Conpañia de Ingenieria SM enpresari eman dio. Lan hori egiteagatik enpresak 24.000 euro (BEZik gabe) jasoko ditu. Ur hornidura, euri urak, ur beltzak sareak berritzearekin batera, telefonia, zuntza eta argindar sareak ere lurperatuko dituzte. Lan hori Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsio Planaren barruan dago. Udalak dirulaguntza deialdira 547.807,29 euroko (BEZ kanpo) aurrekontua aurkeztu zuen.