Mugikorrarekin argazkilaritza menperatzeko ikastaroa

Guaixe 2023ko urr. 12a, 12:44

Urriaren 13an, ostirala, Altsasun, eta urriaren 25an, asteazkena, Arbizun, Sarean Euskaraz proiektuaren barruan 'Argazkilaritza mugikorrean, Instagram baino gehiago' ikastaroa izanen da.

Sarean Euskaraz teknologia berriak eta euskara gazteei gerturatzeko proiektu bat da. Helburu nagusia euskarazko kultura digitala ezagutzea, sustatzea eta ezagutaraztea da, eta horretarako jardunaldiak eta ikastaroak antolatzen dituzte. Ikastaro horietako bat Sakanan izanen da: Argazkilaritza mugikorrean, Instagram baino gehiago urriaren 13an, ostirala, Altsasuko Intxostiapunta gazten gunean emanen dute, eta urriaren 25ean, asteazkena, Arbizuko liburutegian. Bi orduko tailerra izanen da, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroa, besteak beste, telefonoaren kameraren ezaugarriak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Ikastaroetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da sareaneuskaraz.eus webgunean.