Duela 25 urte...

Arruazuko ezkila dorrea botatzear

Guaixe 2023ko urr. 17a, 10:25

Egitura mugitu zitzaion eraikinari 

Aurreko eliza botatzen ari zela ikusita, Arruazuko Udalak berria egitea erabaki zuen, eta berria 1945eko garagartzaroaren 10ean mustu zuen. Aurreko elizatik sakristia, eliza ataria eta ezkila dorrea mantendu zituzten. Ordutik mantentze lanak egin bazituzten ere, urteak ziren dorreak konponketa premia zuela: itxesurak zituen, haietatik sartutako urak erlojuaren poleari eusten zioten zurak usteldu zituen, eta erlojua ez zebilen. Gainera, dorrearen egitura mugituta zegoen, eta ez erortzeko puntalak jarrita zeuzkan.