Duela 25 urte...

Herri arteko errepide berria

Guaixe 2023ko aza. 14a, 10:30

Irañeta eta Uharte Arakil arteko bideko lanak bukatu berri ziren  

Sakanako Autobia (A-10) egitean errepide zaharra bigarren mailako errepide bihurtu zen. Azken horrek ibarra punta batetik bestera zeharkatzen zuen, Irañeta eta Uharte Arakil artean izan ezik. Sei hilabeteko lanen ondoren, azaroan despeditu zituzten errepide berria egiteko lanak. Porlanezko zorua zuen errepideak. Irintarrak kexu ziren herri sarreran jarritako bidegurutzea arriskutsua zela, ezer ikusten ez zelako. Herria eta udala mugitzen hasi ziren.