btt

Pradejon-San Adrian ibilaldia eginen dute txirrindulariek

Guaixe 2023ko urr. 16a, 09:30

Aurreko irteeretako bat. ARTXIBOA

Urriaren 29an, igandea, Sakanako Mankomunitateak eta Barranka Txirrindulari Taldeak urtero egiten duten irteera antolatu dute. Izena ematea urriaren 24ra arte zabalik dago.

Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak eta Barranka Txirrindulari Taldeak BTT mendi bizikleta antolatu dute urriaren 29an, igandea. Pradejonetik hasita, Sartagudatik pasa eta San Adrianera helduko dira bikerrak, Ebroren paretik, 47 kilometro eginez. Pradejonera autousez joanen dira, eta 7:00etan abiatuko da, Altsasuko autobus geltokitik. Prezioa hamar eurokoa izanen da, autobusa ordaintzeko, eta izena ematea zabalik dago urriaren 24ra arte kirolak@sakana-mank.eus epostan.