Duela 25 urte...

Markotegiren 'Izarratu' kalean

Guaixe 2023ko aza. 28a, 10:30

Txalaparta argitaletxeak argitaratu zuen 

Maria Markotegiren azken liburua, Izarratu, Txalaparta argitaletxeak argitaratu zuen. Alemanian bizi zela, Berlingo Pergamo museoarekin "arras txundituta" gelditu zen etxarriarra, eta hari buruz zerbait idaztea erabaki zuen. Haurrei zuzendutako liburua zen, margolanez gozatzen erakutsi eta artelanak ulertzea zein erraza den ikusarazteko asmoz idatzitakoa. Idazleak hiru urte zeramatzan herriko liburutegian lanean.