Vianana jokatu zen urriaren 14an, larunbatean, 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa. 170 bertsozale inguru elkartu ziren saioa zuzenean jarraitzeko. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Urko Gartzia Aleman, Patxi Castillo Graciarena, Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Aitor Irastortza Arrizubieta. Gai jartzaile lanetan Gartzia Zian arakildarra aritu zen. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Vianako Udalarekin elkarlanean antolatu zuen saioa, txapelketaren historian lehen aldiz herri horretan. Behin ariketa puntuagarriak eginda, Julio Sotok eskuratu du puntu gehien, 380, eta, ondorioz, saioa irabazi eta azaroaren 11n Agoitzen jokatu den bigarren finalaurrekorako sailkapen zuzena lortu du. Haren atzetik sailkatu dira Xabat Illarregi (377,5), Ekhiñe Zapiain (338), Urko Gartzia (300), Patxi Castillo (294) eta Aitor Irastortza (287).
Hirugarren finalaurdena Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jokatu zen urriaren 15ean, igandea, eta 220 bertsozale bildu ziren saioa zuzenean jarraitzeko. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Mikel Lasarte Cia, Beñat Astiz Isasi, Joanes Illarregi Marzol, Ainara Ieregi Aranburu, Julen Zelaieta Iriarte eta Eki Mateorena Zozaia. Ainhoa Larretxea gai jartzaile izan zen. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Uharteko Udalaren eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren laguntzarekin.
Saio puntuagarriaren ostean, Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien, 384,5, eta azaroaren 19an Lesakan izango den finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Eki Mateorena (324) , Julen Zelaieta (315), Mikel Lasarte Cia (312), Beñat Astiz (305) eta Ainara Ieregi (261).
Etxarriarrak
Urriaren 21ean segituko du Nafarroako Bertsolari Txapelketak Leitzako Herri Aretoan eta bertan mustuko dira aurtengo txapelketan Eneko Lazkoz Martinez eta Saats Karasatorre Martinez etxarriarrak, Josu Sanjurjo Alzuri, Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, eta Fernando Ziganda Urdanpilleta bertsolariekin batera. Gai jartzailea Ander Aranburu izango da.
2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurdenako sailkapena
Julio Soto Ezkurdia: 380
Xabat Illarregi Marzol: 377,5
Ekhiñe Zapiain Arlegi: 338
Urko Gartzia Aleman: 300
Patxi Castillo Graciarena: 294
Aitor Irastortza Arrizubieta: 287
2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurdenako sailkapena
Joanes Illarregi Marzol: 384,5
Eki Mateorena Zozaia: 324
Julen Zelaieta Iriarte: 315
Mikel Lasarte Cia: 312
Beñat Astiz Isasi: 305
Ainara Ieregi Aranburu: 261