Futbola

Altsasu eta Etxarri Aranatz, Nafarroako Kopan aurrera

Guaixe 2023ko urr. 17a, 09:43

Etxarri Aranatz. ARTXIBOA

Altsasu 15. multzoko lider izan da eta Etxarri Aranatz 16. multzoko liderra

Nafarroako Futbol Federazioko Kopako 15. multzoko liderra Altsasu izan da, lehen jardunaldian Universidad de Navarrari 1 eta 5 irabazi, eta hirugarrenean Baztanen kontra 2 eta 1 gailendu ondoren. Altsasu izan da lehena (6 puntu), Universidad de Navarra B (3 puntu) eta Baztan B (punturik gabe) taldeen aurretik. Hortaz, Altsasuk aurrera egin du kopan. 

Etxarri Aranatzek 16. multzoan jokatu zuen, Baztan eta Asdefor taldeekin.  Baztanekin bina berdindu zuen Etxarri Aranatzek, eta Asdefor taldeari 2 eta 4 irabazi zion. Sailkapenean lehena sailkatu da Etxarri Aranatz (4 puntu), Baztanekin (4 puntu) puntutara berdinduta, eta kopan aurrera egingo du. 

Asteburuan liga bueltan
Asteburuan ligako txapelketak itzuliko dira. Altsasuk Preferente mailako seigarren jardunaldia du jokoan eta Beti Onak B taldea izango du aurkari. Erregional mailan laugarren jardunaldia dago jokoan. Lagunak B taldearen kontra jokatuko du Lagun Arteak urriaren 21ean, larunbata, 16:00etan Barañainen. Eta Etxarri Aranatzek Asdefor izango du aurkari urriaren 21ean, larunbata, Amigon.