Bertako barietateen haziak kontserbatzeko eta sustatzeko proiektua martxan jarri zuen duela pare bat urte Arakilgo Udalak, eta uda pasata garaiko haziak biltzeko ordua heldu da. Hortaz, urriaren 24an, asteartea, 18:00etan, Satrustegiko elkartean, Bertako barietateak proiektuan parte hartzen ari direnak hazien garbiketa, sailkatzea eta gordetzea eginen dute, hauen kontserbaziorako. Laboreak nola joan diren komentatuko dute ere. Aurten ere Nafarroako Hazien Sareak emandako Bakaikuko baba zabaleko haziak eta Hiriberri eta Irañetako baba txikien haziak dituztela jakinarazi dute.