Mank kulturarteko bitartekari bila

Guaixe 2023ko urr. 17a, 11:48

Sakanako Mankomunitatearen egoitza parean bere furgoneta bat. ARTXIBOA

Hautaproben bidez Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuan hizkuntza eta kulturarteko bitartekari lanpostua aldi baterako betetzeko hautagai zerrenda osatzeko deialdia egin du.

Sakanako Mankomunitateak hizkuntza eta kulturarteko bitartekari lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Mank-ek jakinarazi duenez, lanpostua aldi baterako bete nahi du eta, horretarako, hautagai zerrenda osatu nahi du. Deialdian interesa duenak Mank-en web orrian (labur.eus/liUmF) ditu oinarriak eta eskabide orria, deialdian parte hartzeko bete beharko dena. Eskabideak hilaren  25eko 14:00ak arte aurkez daitezke. 

Ibarreko erakundeak hautagaiei eskatu die euskara (B2 ahozkoa) eta arabiera (ezagutza altua) izatea, gidatzeko baimena eta lanaren beharrak direla eta modu autonomoan desplazatzeko aukera izatea eta Lansaren izena emanda egotea. Hautatutako pertsona Mank-eko administrazio-kontratudun langile bihurtuko da, C mailakoa.