Pala kargatzaile bat erosi du Sakanako Mankomunitateak Utzubar EKO Gunean dagoen konpost plantan erabiltzeko. Deialdia egin eta zazpi eskaintza jaso zituen Mank-ek. Azkenik, ZAYLAMAQ SMren eskaintzaren alde egin du ibarreko erakundeak. Pala 164.560 euro (BEZ barne) ordaindu ditu mankomunitateak.