Haurren aurrean helduok heldu guraso eta bestelako hezitzaileen arteko, hau da, helduen arteko hizkuntza prakitkak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko Euskaltzaleen Topagunearen egitasmo bat da. Urriaren 19tik 29ra bitartean hainbat ekintza proposatuko dituzte guraso eta zaintzaileei, euren arteko euskararen erabilera eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko.
Ekimenaren barruan urriaren 20an, ostirala, bi jarduera izanen dira Sakanan: Irurtzungo Barazkigunean, 17:00etatik aurrera, haur eta helduendako jolasak izanen dira. Parte hartzeko haur bakoitza euskaraz dakien heldu batekin joan behar da. Pixkaxo bat beranduago, 18:30ean, Ziordiko elkartean haur eta helduendako postre tailerra euskaraz izanen da eta 20:00eta guztiendako dastaketa izanen da