Greba feministarako prestatzen

Guaixe 2023ko urr. 24a, 10:26

2019. urtean Martxoaren 8an egindako greba feminista. ARTXIBOA

Urriaren 25ean, asteazkena, Arbizun eta urriaren 26an, osteguna, Etxarri Aranatzen eta Izurdiagan azaroaren 30eko grebaren inguruko asanblada irekia eginen du Mugimendu Feministak.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 30ean "zaintza eskubide kolektiboaren alde" Greba Feminista deitu du, eta dagoeneko herrietako batzordeak mugitzen hasi dira. Urriaren 25ean, asteazkena, 18:30ean, Arbizuko udaletxean eta urriaren 26an, osteguna, 18:30ean, Etxarri Aranazko udaletxeko estalopean, asanblada irekiak eginen dituzte. Etxarrin kafe eta pastak egonen direla jakinarazi dute. Arakilgo eta Irurtzungo feministek asablada irekia  eginen dute ere urriaren 26an, osteguna, 19:00etan, elkartuko da, Izurdiagako elkartean.