Azaroaren 30eko mobilizazioen inguruko Itaiaren batzarrak

Guaixe 2023ko urr. 24a, 10:54

Itaiaren martxoaren 8ko manifestazioa. ARTXIBOA

Urriaren 28an, larunbata, "kalitatezko bizi eta lan baldintza berdinak guztiontzat" deitu dituzten mobilizazioen inguruko asanbladak eginen dituzte, Irurtzunen eta Altsasun.

Itaiak azaroaren 30ean "kalitatezko bizi eta lan baldintza berdinak guztiontzat" mobilizazioak deitu dituzte, eta dagoeneko prestaketa lanekin hasi dira. "Borroka" eguna prestatzen hasteko batzar informatiboa eginen dute urriaren 28an, larunbata, 12:00etan, Irurtzungo kultur etxean; eta asanblada irekia Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Altsasuko batzarrean gaztelaniazko itzulpenak egonen direla jakinarazi dute.