Areto futbola

Jipoi gogorra jaso zuen Aralar Mendik

Guaixe 2023ko urr. 25a, 10:51

Hirugarren maiako hirugarren jardunaldiak Sakanan ez zuen punturik utzi

Areto futboleko Hirugarren mailako hirugarren jardunaldia gogorra izan da sakandarrendako. Uharte Arakilgo Aralar Mendik Gazte Berriak taldearen kontra jokatu zuen Antsoainen, eta hasieratik Gazte Berriak taldearen kolorea izan zuen partidak, bigarren minuturako aurreratu, eta hortik aurrera gol festa ederra ospatu zutelako, 9 eta 0 hartu baitzuten mendean Aralar Mendi. Bestalde, Ibarartek 1 eta 3 galdu zuen Ablitasen kontra. 

Universidad de Navarra da Hirugarren mailako liderra (9 puntu), jokatutako hiru jardunaldiak irabazita. Aldiz, jokatutako hiru partidak galdu ondoren Aralar Mendi hamabigarren da, punturik gabe. Ibararte hamargarren da, punturik gabe. Urriaren 28an, larunbata, Aralar Mendik Ibararte taldea hartuko du Larrebieta kiroldegian, 18:00etan. Jokoan dauden puntuak, beraz, burua altxatzen hasteko ezinbestekoak izango dira.