Maiatzaren 28ko hauteskundetan Sakanako 14 udal eta 14 kontzeju berritu ziren. Bi toki erakundetarako ez zen hautagaitzarik aurkeztu eta behin behinean jardun dute ordutik toki agintari horiek bai Zuhatzun bai Iturmendin. Toki erakundeen hauteskundeetatik sei hilabetetara falta direnak osatzeko hauteskunde partzialen deialdia egiten da, eta Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak jakinarazi duenez, bi herrietan hautagaitzak aurkeztu dira.
Zuhatzuk 50 biztanle baino gutxiago duenez, kontzejuko presidentea aukeratu beharra daukate. Aurreko legegintzaldian ardura hori izan duen Juan Pedro Arregi Sarasak, atzera ere, bere burua aurkeztu du karguan segitzeko. Zuhatzuko Independentea hautagaitzarekin egin du. Iturmendiko Udala berritzeko asmoz, lastailaren 7an batzarra egin zen. Iturmendiarrez osatutako zerrenda osatzeko nahia plazaratu zen batzarrean. Hautagaitzak aurkezteko epeak txikiak ziren. Baina batzarretik egun batzuetara iturmendiar batzuk Herri Elkarlana hautagaitzan aurkeztea erabaki zuten. Iturmendin “sorpresa” hartu zuten bi zerrenda aurkeztu zirela jakin zutenean. Izan ere, Escaños en Blanco edo Aulki Txuriak hautagaitza aurkeztu da, bertako inor ez da herrikoa. Hauteskunde kanpaina azaroaren 10ean hasiko da eta azaroaren 24ko gauerdian despedituko da.
Hautagaitzei erreparatuta, genero bakoitzeko alkategai bat dago. Bi zerrendak aztertuta, zazpina emakumezkok eta gizonezkok osatzen dute. Hala ere, Herri Elkarlana hautagaitzan gehiago dira emakumezkoak gizonezkoak baino, lau eta hiru. Aulki Txuriak hautagaitzan kontrakoa da.
Iturmendiko hautagaitzak
- Herri Elkarlana
1. Kai Galartza Cervera
2. Ainhoa Alustiza Galarza
3. Ekaitz Gabirondo Zelaia
4. Aitor De Langarica Alkalde
5. Garbiñe Lopez Aseguinolaza
6. Urko Agirre Gabirondo
7. Maider Gabirondo Zelaia - Aulki Txuriak
1. Raul Aperribay Ganzabal
2. Aitor Picabea Lamuedra
3. Elvira Candelaria Garcia Vidales
4. Maria Nieves Uresberueta Iriondo
5. Sara Roteta Uresberueta
6. Manuel Roteta Etxeberria
7. Jose Ramon Jimenez Maganto