Peñakideak elikagaien bila etorriko dira

Guaixe 2023ko urr. 30a, 09:43

Azaroaren 5ean, igandea, Iruñeko Algara peñak Patata Operazioa eginen du, Urdiainen hasi eta ia Sakana osoko herriak zeharkatuta, Satrustegin amaitzeko.

Urtero bezala, eta dagoeneko 60 dira, Iruñeko Alegria peñako kideek Patata Operazioa eginen dute azaroaren 5ean, igandean, goizean zehar. Baratzetako eta soroetako uztak jasota eta gordeta dituzten sakandarren eskuzabaltasunari dei egin diete peñakideek eta patatak, kuiak, sagarrak, intxaurrak, alubiak, tipulak, porruek eta beste emateko gonbidapena egin dute. Sakana ia osoa zeharkatuko dute: Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Unanu, Lakuntza, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Ihabar, Hiriberri Arakil eta Satrustegi.