Palestinari elkartasuna adierazteko deialdiek segida dute

Guaixe 2023ko urr. 31a, 10:29

Lakuntzan, Kontseilu Sozialistak deituta, kontzentrazioa egin zen.

Bilkurak egin dira, deitu dituzte, banderak jarri dituzte.

Lastailaren 21ean, Donostiara bezala hilaren 28an Bilbora ere makina bat sakandar joan ziren Palestinari elkartasuna adieraztera. Aldi berean, ekialde hurbileko herriari elkartasuna adierazteko ekimenek ere Sakanan segida dute. Sakanako Kontseilu Sozialistak deituta, kontzentrazioak egin ziren Irurtzunen eta Lakuntzan ostiralean. Haien bidez "Israelek palestinarren kontra ezarritako gerra" salatu zuten. "Israelgo Estatuaren ofentsiba, genozidioa, eta mendebaldeko herrialdeen konplizitatea salatu eta palestinar herriari gure elkartasuna" adierazi zieten bildutakoek palestinarrei. 

Etxarri Aranatzen, bestalde, Etxarri Palestina elkartasun taldeak errotondan Palestinako bandera jarri du. Horretaz aparte, etxarriarrak Palestinako banderak etxeetan zintzilikatzera gonbidatu ditu. Banderak nahi dituenak Kaxeta dendan eska ditzake. Aldi berean, lastailaren 31n, asteartean, 19:30ean, Sarraskia gelditu! Palestina askatu! lelopean bilkura deitu du. Ibarreko hainbat herrietako etxeetan ere zintzilikatu dituzte Palestinako banderak.