Altsasuko mugimendu feministak azaroaren 30ean deitu duten greba feminista prestatzeko batzarra eginen du azaroaren 7an, asteartea, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean. Bestetik, Irurtzungo eta Arakilgo fesministek azaroaren 9an, osteguna, 19:00etan, Ihabarko Herriko Etxean asanblada irekia eginen dute, eta azaroaren 10ean, ostirala, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean herri asanblada irekia eginen dute ere.