fUTBOLA

Erregionalean, Etxarri Aranatzek irabazi eta Lagun Arteak berdindu

Guaixe 2023ko urr. 31a, 10:56

Erregional mailako bosgarren jardunaldiak lau puntu utzi ditu Sakanan

Erregional mailako bosgarren jardunaldiaN Etxarri Aranatzek Baztan B taldea hartu zuen San Donato zelaian urriaren 29an. Etxarri Aranatzek hasieratik agindu zuen, eta Javier Fernandez de Garayalderi (2) eta Xabat Goikoetxeari esker 3 eta 1-eko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian 3 eta 2 hurbildu zen Baztan, baina Joanes Mikeok eta Andoi Goikoetxeak sartutako beste bi golekin, azkenean 5 eta 3 gailendu zen Etxarri Aranatz. 

Bestalde, Zelai Berrin Lagun Arteak Zizur taldea hartu zuen. Partida oso borrokatua izan zen, azken unera arte argitu ez zena. Partida bukatzear zela, 89. minutuan Borja Ganboak 1 eta 0 aurreratu zuen Lagun Artea, baina minutu bat beranduago Zizurrek bana berdintzea lortu zuen eta puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Erregional mailako laugarren multzoko liderra Rotxapea B da (13 puntu), Etxarri Aranatz hirugarren postuan dago (10 puntu) eta Lagun Artea zazpigarren da (7 puntu). Seigarren jardunaldian, igandean, azaroak 5, Berriozar izango du aurkari Etxarri Aranatzek, 12:00etan, Berriozarren. Lagun Arteari atseden jardunaldia dagokio.