Azaroaren 30eko mobilizazioen inguruko Itaiaren batzarrak

Guaixe 2023ko urr. 31a, 11:18
Itaiaren martxoaren 8ko manifestazioa. ARTXIBOA

Azaroaren 3an, ostirala, Lakuntzan, eta azaroaren 4an, larunbata, Uharte Arakilen eta Olatzagutian, "kalitatezko bizi eta lan baldintza berdinak guztiontzat" deitu dituzten mobilizazioen inguruko asanbladak eginen dituzte.

Itaiak azaroaren 30ean "kalitatezko bizi eta lan baldintza berdinak guztiontzat" mobilizazioak deitu dituzte, eta dagoeneko prestaketa lanekin hasi dira. "Borroka" eguna prestatzen hasteko asanblada informatiboa eginen dute azaroaren 3an, ostirala, 18:00etan, Lakuntzako plazan, eta batzar informatiboak azaroaren 4an, larunbata, 12:00etan, Olatzagutiko kultur etxean eta 18:00etan, Uharte Arakilgo plazan.