Itzalitako kalabazak berpiztuz

Guaixe 2023ko aza. 2a, 11:00

Garai batean urriaren 31n Gau beltza edo Arimen gaua ospatzen zen gurean, eta aurten Irurtzunen, Lakuntzan, Arbizun, Bakaikun eta Altsasun ohitura berreskuratu dute, errotzen ari den ospakizuna.

Irurtzunen Ibilbide beltza arimaz eta misterioz beteriko ibilbide antzeztua egin zuten; Lakuntzan Gau beltzerako prestatzeko aurpegi margoketa eta abarren tailerrak egin zituzten eta ondoren txokolatada izan zen; Arbizun ipuin kontalaria eta kalejira izan zen, eta Bakaiku kalabazak apaindu ondoren eta herria ilun zela kalez kale aritu ziren Gau beltzarako mozorrotuak; Altsasun Iñigo Aritza ikastolak antolatuta kalejira eta puxka biltza egin zuten herritik zehar, aurretik Kukuerrekak ipuin kontaketa antolatu zuen ere.