Sakanako Mankomunitateak ur kontagailuen irakurketa egiten hasi da

Guaixe 2023ko aza. 3a, 11:00
Ur kontagailua. MANK

Urteko laugarren hiru hilabeteko ur kontagailuen irakurketa da oraingoa.

Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuak jakinarazi duenez, ibarreko zazpi herritan ur kontagailuen irakurketa eginen du. Arbizun, lastailaren 30ean, astelehenarekin, egin zuen. Iturmendin, azaroaren 3an, ostiralarekin. Gainontzeko herrietan ur kontagailuen irakurketa heldu den astean eginen da: Olatzagutian, azaroaren 6an, astelehena; Lakuntzan eta Bakaikun, azaroaren 7an, asteartea; Urdiainen, azaroaren 8an eta 9an, asteazkena eta osteguna. Azkenik, Irurtzunen, azaroaren 6an eta 9an, astelehen eta ostegunean eginen dira irakurketak. 

Ur Zerbitzuko arduradunek azaldu dutenez, etxean ez daudenei ohar bat utziko diete pasa direla azaltzeko. Ohar horren bidez herritarrei eskatzen zaie beraien ur kontagailuko irakurketa apuntatu dezatela eta Mank-i jakinarazi diezaiotela. Irakurketa egiterakoan, beltzez dauden komaren aurreko zenbakiak besterik ez dira hartu behar. Ur Zerbitzuko arduradunek gaztigatu dutenez, “garrantzitsua da irakurketa bidaltzea; hiru hilabete honetan kontsumorik neurtzen ez bada, hurrengo ordainagirian kobratu beharko da atzeratutako kontsumo hori. Beraz, bi hiru hilabeteko kontsumoa ordainagiri bakarrean joanen litzateke, eta ordaindu beharrekoaren zenbatekoa handiagoa izanen litzateke”. 

Etxean egon ez eta ur kontagailuaren irakurketa Mank-i jakinarazi nahi diotenek hiru bide dituzte: 663 399 732 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidaltzea, ura@sakana-mank-eus posta elektroniko helbidera mezua bidaltzea edo 948 464 867 telefono zenbakira hots egitea.