Altsasun jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa; Iortia kultur gunean 250 entzule bildu ziren sei bertsolari kantuan ikusteko: Patxi Castillo Graciarena, Sarai Robles Vitas, Eneko Fernandez Maritxalar, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar eta Saats Karasatorre Martinez etxarriarra. Zigor Gartzia Zian aritu zen gai jartzaile lanetan, eta epaile Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena izan ziren. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu zuen saioa, Altsasuko Udalaren laguntzarekin.
Saioko ariketa puntuagarri guztiak eginda, Saioa Alkaizak eskuratu zuen puntu gehien (506,5), saioa irabazi eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasunak kiroldegian jokateko den finalerako sailkatu da. Haren atzetik gelditu dira Saats Karasatorre etxarriarra (470,5) Sarai Robles (468,5), Eneko Fernandez (465), Ekhiñe Zapiain (464) eta Patxi Castillo (445,5).
Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoaren sailkapena
1. Saioa Alkaiza Guallar (506,5)
2. Saats Karasatorre Martinez (470,5)
3. Sarai Robles Vitas (468,5)
4. Eneko Fernandez Maritxalar (465)
5. Ekhiñe Zapiain Arlegi (464)
6. Patxi Castillo Graciarena (445,5)