Pala

Sakanako XIX. Pala Txapelketa, atzera kontuan

Guaixe 2023ko aza. 7a, 09:15

2022ko Sakanako Pala Txapelketako bi bikote, tartean Naroa Otxoa eta Enara Macicior txapeldunak. ARTXIBOA

Azaroaren 24an, ostirala, hasiko da Sakanako Mankomunitateak antolatzen duen Emakumezkoen Sakanako XIX. Pala Txapelketa, eta abenduaren 23ra arte jokatuko da. Izena ematea zabalik dago.

Aurten hemeretzi urte beteko ditu Sakanako Mankomunitateak bestelako entitateen laguntzarekin antolatutako Sakanako Pala Txapelketak. Emakumezkoen txapelketa bi kategoria nagusietan jokatuko da. Batetik, Elite mailako eta Lehenengo mailako txapelketa jokatuko da, eta bertan Euskal Herriko palista onenak lehiatuko dira. Bestetik, Gaztetxoen mailako txapelketa egongo da jokoan, eta azken honetan makina bat azpikategoria jokatuko dira. 

Azaroaren 24tik abenduaren 23ra jokatuko da Sakanako XIX. Pala Txapelketa, eta izena ematea zabalik dago Mank-eko Kirol Zerbitzuaren epostan: kirolak@sakana-mank.eus.