Futbola

Erregionalean Etxarrik puntu bat ekarri zuen Berriozartik

Guaixe 2023ko aza. 7a, 10:30

Erregional mailako seigarren jardunaldian atsedena hartzea egokitu zitzaion Lagun Arteari

Erregional mailako seigarren jardunaldiak puntu bat utzi du Sakanan, Etxarri Aranatzek Berriozarren kontra bana berdintzetik lortutakoa. Berriozarren jokatutako partida lehiatuan Berriozar aurreratu zen 11. minutuan. Markagailua iraultzen saiatu ziren etxarriarrak, eta alde gehiago lortzen, aldiz, berriozartarrak. 64. minutuan Mattin Altzelaik sartutako golari esker bana berdindu zuen Etxarrik. Lehia gogortu zen eta berdinketa apurtzen saiatu ziren bi taldeak, baina puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Lakuntzako Lagun Arteari atseden jardunaldia zegokion. 

Erregional mailako laugarren multzoko lider Mutilbera C taldea da (15 puntu). Bigarren Rotxapea B taldea da (13 puntu) eta hirugarren Etxarri Aranatz (11 puntu). Lagun Artea zortzigarren postuan dago (7 puntu). Asteburuan sailkapenean seigarren den Ardoi B taldea izango du aurkari Etxarri Aranatzek Zizurren, eta Lagun Arteak azkena den Asdefor taldea hartuko du Zelai Berrin.