Urbasan bila zebiltzan aita-semeak hilik opatu dituzte

Guaixe 2023ko aza. 7a, 09:31

Foruzaingoaren patruila Ubabako aparkalekuan. ARTXIBOA

7 urteko haur baten eta haren aitaren bila ari ziren. Adingabearen amak atzo, azaroaren 6, astelehena, salatu zuen desagertzea, haurraren bila ikastetxera joan eta han ez zegoela esan ziotenean.

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, ostiralaz geroztik desagertuta zeuden 7 urteko haurren eta haren aitaren gorpuak Urbasan aurkitu dituzte bilaketa taldekoek gaur, azaroak 7, asteartea. Gorpuak Nafarroako Auzitegi Medikuntza eta Auzitegi Zientzien Institutura eramango dituzte, autopsia egiteko.

Haurraren amak umearen desagertzearen berri eman zuen Lizarrako Guardia Civilaren kuartelean atzo, azaroaren 6, astelehena (Lizarran bizi da). Ordutik 7 urteko haur baten eta haren aitaren bila aritu dira Guardia Civila, Foruzaingoa, suhiltzaileak eta basozainak. Gizonaren ibilgailua Ubabako begiratokian topatu zuten atzo arratsaldean, eta geroztik inguru hartan aritu dira bien bila. Arratsaldean hasi zituzten bilaketa lanak, eta 07:00etan berrekin diete.

Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, gurasoak bananduta daude, eta atzo arratsaldean ohartu zen ama haurra falta zela, ikastetxera haren bila joan eta han ez zegoela esan ziotenean. Aitak joan den ostiralean jaso zuen haurra, eta geroztik inork ez du haien berri izan.