Pilota

Urrea balio duen olioa, Asperendako

Guaixe 2023ko aza. 7a, 10:20

Aspeko pilotariak eta teknikariak, Urzanteko egoitzan saria jasotzen. ASPE

Aspeko pilotariek udako desafioetan irabazitako 2.100 Urzante olio litro jaso zituzten

Aspeko pilotariak eta teknikariak Urzante Olioen egoitzan izan ziren atzo, azaroaren 6an, udako Urzante Desafioetan irabazitako 2.100 oliba olio birjin litroak jasotzera. Labriteko desafioan 1.200 litro irabazi zituzten Peio Etxeberriak, Elordik, Zabaletak eta Zabalak, eta Adarragako desafioan 900 litro Salaberriak, Elordik, Tolosak eta Peio Etxeberriak. Gaur egun olioak duen prezioa kontuan hartuta, sari ezin hobea. 

Urzantek kalitatezko produktuak sortzeko konpromisoa pilota babesteko konpromisoarekin lotu zuen.