Sustrai Erakuntza fundazioak, AHT Geldituk, Landarlanek, Otsotarrek eta Sakana Trenaren Alde taldeak osatzen dute STOP AHT Zundaketa ekimenak azaroaren 11n, larunbata, 09:30etik aurrera, mendi martxa deitu du Lakuntza eta Arbizu artean daude AHTrako zundaketa puntuak ezagutzeko. Martxa Lakuntzako plazatik aterako da eta hamar kilometrokoa izanen da; Arbizun autogestionatutako hamaiketakoa izanen da, eta antolakuntzak ardoa eta zukuak jarriko ditu.
STOP AHT Zundaketa ekimenak azaldu duenez zundaketak lur publiko eta partikularretan egin nahi dituzte, eta 27 eta 209 metro arteko sakonera duten laginak lortu nahi dituzte. "Orain arte jasotako informazioen arabear, zenbaitate, zundaketa hauek modu irregularrean egin dituzte, legezko bermerik gabe, bidezko administrazio prozedurak bete gabe eta kaltuen bizkarrean". Zundaketak AHTaren obren hasiera direla salatu dute, "berri larriak".
Sakanako hainbat herritan zundaketen aurkako protokoloa zabaldu dute eta zundaketa baten berri izanez gero, "aholkularitza jaso ahal izateko" udalarekin kontaktatzea eta, ondoren, ekimenarekin harremanetan jartzeko deia egiten dute, 656 111 130 telefonoan.