Gora Gora Fest programa Euskarabideak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, abenduaren 3an, Nafarroako egunarekin batera, antolatzen duen programa bat da. Hortaz, azaroaren 3tik abuendaren 10era Nafarroako 50 herritan baino gehiagotan magia ikuskizunak, antzerkiak, bakarrizketak, arropa birziklatzeko tailerrak eta ipuin saioak izanen dira. Tartean bi geldialdi eginen ditu ekimenak Sakanan: azaroaren 15ean, asteazkena, Dorraon, eta abenduaren 7an, osteguna, Lakuntzako kultur etxean. Emanaldiak eta ikuskizunak Tdiferenciak ekoizten eta programatzen ditu.
Azaroaren 15ean, asteazkena, 17:30ean, herri aretoan Liburu sendalaria haurrendako ipuin kontaketa antzeztua izanen da. Sinopsiak dioenez, sendalaria munduan zehar dabil erabilerak eta denboraren poderioz kaltetutako liburuak konpontzen, barruan dauden istorioak gordetzen lagunduz. Haien istorioek bizikidetzarako eta hazkuntza pertsonalerako balio oso garrantzitsuak transmititzen dituzte. Maite Redinek zuzendutako lana da eta Ainhoa Ruizek taulartzen du.
Bestetik, abenduaren 7an, osteguna, Lakuntzako kultur etxean, Ez dago kutxarik niretzat gazte eta helduendako antzerki ikuskizuna izanen da Gora Gora Fest-en barruan.