Aitak semeari helduta salto egin zuen Ubaban

Guaixe 2023ko aza. 8a, 09:40

Ubabako aparkalekuan Foruzaingoaren eta suhiltzaileen ibilgailuak. @bomberos_na

Ikertzaileek ez dute baztertu indarkeria bikarioko kasu bat izatea.

Desagertutako aita-semeen gorpuak Ubabako amildegiaren beheko partean opatu zituen Guardia Civilak atzo goizean. Autopsiaren emaitzek hiru ondorio eman dituzte: ez dute substantzia toxikoen arrastorik topatu hilotzetan; haurraren gorpuak ez du ito zutelako zantzurik eta, azkenik, semearen gorpuan zauri gutxiago antzeman dituzte, beraz, aitaren besoetan bilduta erori zela semea. Ikerketa bide guztiak zabalik daude, baina, autopsiaren emaitzak ikusita, indarra hartu du indarkeria bikarioaren hipotesiak. Hau da, gizonak emakumeari sufrimendua eragin nahi izan ziola. Berria egunkariak jakinarazi duenez, indarkeria bikarioarena egiaztatuko balitz, hamabi lirateke 2003tik Euskal Herrian bortxa matxistaren ondorioz hildako haurrak.