Pilota

Zabalak eta Yabenek ez dute Gazteen Lau eta Erdian aurrera egin

Guaixe 2023ko aza. 8a, 11:20

Nafarroako Gazteen Mailako Lau eta Erdiko final hamaseirenak ezin izan dituzte gainditu

Nafarroako Gazteen Mailako Lau eta Erdian, Guillermo Mazo Memorialean, final hamaseirenak jokatzen ari dira. Azaroaren 7an, asteartea, Uharte Arakilen lau partida jokatu ziren, eta, zoritxarrez, Irurtzun taldeko Zabalak eta Yabenek ezin izan zuten txapelketan aurrera egin. 

Uharte Arakilgo final hamaseirenetako emaitzak:
-Barberena (Ultzama) 22 / Ciriza (Huarte) 21
-Okiñena (Ultzama) 22 / Figueroa (San F. Javier Lodosa) 21
-Antimasberes (Lagunak) 22 / Zabala (Irurtzun) 17
-Yaben (Irurtzun) 5 / Santesteban (Beti Onak) 22