Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak deituta, makina bat sakandar elkartu ziren ikastetxeetan eta udaletxe atarietan atzo. Israel Palestinan egiten ari den sarraskia geratzeko eskatu zuten eta konponbide politiko baten alde egin zuten. Deialdiak sindikatu nagusien babesa jaso du. Elkarretaratzeetan gogora ekarri zuten Gaza bakartuta dagoela, inolako laguntzarik ez dela sartzen han, eta egoera hori konpontzera egin behar dela, eta erasoak geratzera. Gazako erasoak baretuta, negoziazioek hasi behar dutela aldarrikatu zuten, eta azpimarratu zutenez, Nazio Batuen Erakundeak aurrez auziaren inguruan emanda dituen irizpideei jarraitu behar zaiela horretarako.