Mendi lasterketak

Triku Trail eta Beriain Km Bertikala, Euskal Mendi Federazioko 2024ko zerrendan

Guaixe 2023ko aza. 14a, 11:25

Joan zen urteko Triku Traila. ARTXIBOA

Etxarri Aranazko proba Koparako puntuagarria litzateke, eta Uharte Arakilgoa Km Bertikalen Koparako puntuagarria

Euskal Mendizale Federazioak oraindik ez du 2024ko mendi lasterketen egutegia itxi, baina aurrerapen bat argitaratu du eta bertan Sakanako bi proba daude jasoak: ekainaren 30ean Etxarri Aranatzen jokatuko den Triku Trail mendi lasterketa, eta irailaren 22an Uharte Arakilen jokatuko den Beriain Kilometro Bertikala. 

Triku Trail Euskal Herriko Koparako puntuagarria izango da kadeteen, jubenilen eta junior mailako lasterketetan. Aldiz, Beriain Km Bertikala Euskal Herriko Km Bertikalen Koparako puntuagarria izango den hirugarren eta azken proba izango da, Txindoki Km Bertikalaren eta Zegama Km Bertikalaren atzetik.