Arakilgo eta Irurtzungo udalak kide dituen Plazaola turismo partzuergoaren Batzar Nagusiak Arkaitz Goikoetxea Arriola, Lekunberriko alkatea, izendatu zuen erakundeko lehendakari. Erroldaturik dauden ordezkarien %57k bozkatu zuten eta Goikoetxeak %90en babesa jaso zuen. Lekunberriarrak Aitor Larraza Carrera irurtzundarraren lekukoa hartu du. Goikoetxeak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuarekin harremanetan jarriko da Plazaola bide berdea ahalik eta egokien kudeatzeko. Horretaz aparte, besteak beste Mendialdea eta Sakanarekin batera landutako Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana garatuko du.