Greba feminista prestatzen

Guaixe 2023ko aza. 14a, 13:41
Euskal Herriko Mugimendu Feministaren agerraldia greba deitu zuten egunean. ARTXIBOA

Azaroaren 14an, asteartea, Altsasuko Mugimendu Feministaren greba batzordea izanen da, Gure Etxean. Azaroaren 17an, ostirala, Irurtzungo eta Arakilgo feministen greba prestatzeko asanblada ireki mistoa izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Azaroaren 18an, larunbata, asanblada izanen da Iturmendiko auzo gelan.

Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorra prestatzeko Altsasuko mugimendu feministaren greba batzordea izanen da azaroaren 14an, asteartea, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean. Irurtzungo eta Arakilgo mugimendu feministak ere asanblada irekia deitu du azaroaren 17an, ostirala, 19:30ean, Irurtzungo kultur etxean. Asanblada mistoa izanen da. Azaroaren 18an, larunbata, 18:00etan, Iturmendin asanblada irekia eginen dute.