Haize Berriak Bandak musikarien eguna ospatuko du

Guaixe 2023ko aza. 14a, 10:21

2022ko Santa Zezilia egunean Haize Berriak bandako kide ohiak atera ziren ere. ARTXIBOA

Azaroaren 25ean, larunbata, Santa Zezilia ospatuko du Sakanako bandak, eta bandako kideak izandako eta instrumentu bat jotzen duten musikariak haiekin ateratzera gonbidatzen dituzte.

Haize Berriak Bandak Santa Zezilia eguna urtero kide berriei ongietorria ematen ospatzen du; kide berrien herrietan kalejira egiten dute, musikariaren etxeraino, eta bertan emanalditxoa egiten dute. Aurten, azaroaren 25ean, larunbatarekin, ospatuko dute musikarien eguna eta Etxarri Aranatzen 10:30ean, Bakaikun 11:45ean eta Altsasun 12:45ean izanen dira.

2022an Sakanako Bandak 25 urte bete zituen, eta ospakizunen artean musikarien egunean bandako kide ohiak gonbidatu zituzten bandarekin kalejiran jotzera. Aurreko urteko esperientziaren ondoren, aurte ere banda jo izan duten edo instrument bat jotzen duten musikariak gonbidatu nahi dituzte azaroaren 25eko kalejira parte hartzera; bandarekin kalejiran parte hartzeko bandahaizeberriak@gmail.com edo 680 82 55 57 telefonoan izena eman behar da, eta haiek errepertorioa bidali dute eta entseatzera joateko aukera izanen dute ere. Izena emateko epea azaroaren 16an buukatzen da.