Itaiak azaroaren 30ean 'Kalitatezko bizi eta lan baldintza berdinak guztiontzat' greba deitu dute, eta dagoeneko prestaketa lanekin hasi dira. "Borroka" eguna prestatzen hasteko asanblada irekiak eginen dituzte azaroaren 17an, ostirala, 17:30ean, Olaztiko kultur etxean; 18:00etan, Lakuntzako kultur etxean, eta 19:00etan Iturmendiko plazan. Azaroaren 18an, larunbata, 12:00etan, Altsasuko Gure Etxean bilduko dira.