Klima datuak

Klima datuak

Guaixe 2023ko aza. 17a, 12:02

Sakanan azken bi hamarkadetan zer tenperatura eta prezipitazio bilakaera izan diren begi kolpe gutxitan ezagutzeko aukera duzu hemen. Euskarazko tokiko hedabideen bateragunearekin, Tokikom taldeko hedabideekin batera egindako lanketaren fruitu da honakoa.

Tenperatura

Ibarreko hozberoaren azken bi hamarkadetako bilakaeraren berri izateko ekialdean eta mendebaldean dauden bi meteorologia estazioei erreparatu diegu: Irurtzungoa eta Altsasuko. Bien datuak ematearekin batera, Irurtzunen eta Altsasun jasotako tenperaturen konparaketa ere egin dugu.

 

Prezipitazioa

Azken bi hamarkadetan zein urtetan egin du euri gehien? Eta gutxien? Halako datuak ezagutzeko aukera duzu jarraian. Baita hilabetez hilabete egin duen euriaren berri jaso ere. Irurtzungo eta Altsasuko meteorologia estazioko datuak dira.