Hamargarren Azarokotea hemen da

Guaixe 2023ko aza. 20a, 09:00

Emakumezkoa Azarokotearen berri ematen duen kartelarne ondoan. ARTXIBOA

Eguberrietako kanpainaren aurrerapen bezala, Sakanako dendariek 1.800 euro oparitzen dituzte erosketa txarteletan. Sakanako establezimenduetan erosketak egitera gonbidatu du SDOZEk.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearen (SDOZE) Azarokotea kanpaina bueltan da. Elkarteko kide diren establezimenduetan azaroaren 20tik 28ra erosketak egiten dituztenek beren datuekin txartel bat bete beharko dute. Establezimendu guztietan jasotako txartelak batu eta elkarteak azaroaren 29an zozketa eginen du. Hala, guztira 1.800 euroko balioa duten 70 opari txartel banatuko dituzte, haietako 65ek 20 euroko balioa izanen dute eta hamarrek 50 eurokoa. Zozketa egin ondoren, elkartea sarituekin harremanetan jarriko da. Haiek SDOZEren establezimenduetan opari txartelak abenduaren 24a baino lehen gastatu beharko dituzte. 

Elkarteko kideek azaldu dutenez, "sakandarrek Azarokotea gogoz itxaroten dute, urtez- urte, eguberriak baino lehen". Kanpaina hori ibarreko merkataritzan erostea eskertzeko, "emandako babesa eskertzeko" sortu zen. Azarokotea Altsasuko Dendarien Elkartea ekimena izan zen hasieran, "baina 2015ean, sortu berria zen SDOZEri utzi zion, horrela, oihartzun askoz handiagoa lortuz". Hamar edizioetan hainbat egoeratara egokitu da, esaterako: 2015ean atxikitako saltoki bakoitzak emandako produktuez betetako gabonetako saski erraldoi bat oparitu zen. Eta pandemia garaian sariak ostalaritzari laguntzeko eta babesa emateko erabili ziren oso-osorik; Covid19an zehar murrizketen eta itxieren artean kaltetuenetarikoak izan baitziren. Kidetutako harategietan erositako 125 urdaiazpiko ere banatu izan ditu Azarokoteak. SDOZEren kanpainak Nafarroako Gobernuaren laguntza du. 

54 establezimendu parte hartzaileak

Lakuntza

Aralar burdindegia

Juncal autozerbitzua

Isidoro Arregi harategia

Tania arrandegia

Etxarri Aranatz

Argiro Optika

Iñaki ile apaindegia

Derry taberna jatetxea

Etxarri hortz klinika

Hostogorri altzariak

Kaxeta Liburu denda

Leku Ona taberna

Lizardi

Sabando

Altsasu

13 Udaberri Lore denda

Allianz aseguruak

Arkupe koltxoi denda eta altzariak

Asensio moda

Ekin boutikea

Akeita kafetegia

Bengoetxea oinetako denda

Sorkunde harategia

Izara gortinak

Lezea kirolak

Ramos elektrizitatea

Ramos etxetresna elektrikoak

Lorea lore denda

Cristina fruta denda

Gautxori taberna

Gertu Sakana

Sarabe belar denda

Hiruon harategia

Iker Kirolak

Inmobiliaria Agurain

Iulene

Joselen moda

Katuka

Larka Emakumea- Gizona

Lasa Kirolak

Arkatz Liburu denda

Mari Carmen

Marigorri lentzeria

ML moda gizona

ML moda emakumea

Santa Cruz altzariak

Nextmovil

Optika Sakana

Scooby txakur ileapaindegia

Pinpilinpauxa haur moda

Sare Calzados

Tu tienda Especial

Txartel kopia

Txikitxo

Xagu Informatika

Olatzagutia

Pako harategia