Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoan hauteskunde sindikalak egin berri dituzte. LAB sindikatuak jakinarazi zuenez, langileek bost ordezkari aukeratu behar zituzten eta, botoak zenbatuta, LABendako 29 izan ziren eta 12 ELArendako. Beraz, enpresa batzordean LABek lau ordezkari izanen ditu eta bakarra ELAk. Duela lau urte osatutako enpresa batzordean ELAk zuen gehiengo osoa.
Bestalde, Lakuntzako SakanaLaser SA enpresan ere hauteskunde sindikalak egin ziren. Sindikatu abertzaleak jakinarazi duenez, LABek 95 boto eskuratu zituen, ELAk 21 eta UGTk 3. Emaitza horren ondorioz, enpresa batzordeko hiru kideak LABekoak izanen dira. Sindikatuak jasotako babesagatik eskerrak eman dizkie langileei.