Ziklo-krosa

Mazkiaran, Galarza eta Laiglesia, Espainiako Txapelketan

Guaixe 2023ko aza. 20a, 11:30
Espainiako Ziklo-kros Txapelketa Alcobendasen jokatu zen. NAFARROAKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOA

Nafarroako selekzioarekin jokatu zuen Aralar eta Burunda taldeetako hirukoteak

Azaroaren 11n Espainiako Ziklo-kros Txapelketa jokatu zen Alcobendasen. Nafarroako selekzioarekin Quesos-Albeniz-Burunda taldeko Eider Mazkiaranek eta Ibai Galarzak eta Sakana Group-Aralar taldeko Erik Laiglesiak hartu zuten parte.

Kadeteen mailako lasterketan Erik Laiglesia hemeretzigarren sailkatu zen, Ibai Galarza 49., eta emakumezkoen kadeteen mailan Eider Mazkiaren hogeitabatgarren. Hurrengo egunean Copa Centro de Alalpardo lasterketan parte hartu zuen Nafarroako selekzioak. Kadeteetan Erik Laiglesia zazpigarren sailkatu zen, eta emakumezkoetan Eider Mazkiaran hamargarren, biak Top 10ean.